Gipuzkoako lurraldearen eremurik zabalena landa eremua da eta landa eremu honetan kokatzen diren udalerri txikiak Gipuzkoako udalerrien %50 baino gehiago dira.
Lurralde Oreka Zuzendaritzak bermatu nahi du Gipuzkoako landa eremuetako biztanleek hiri eremuetako biztanleek bezalako zerbitzu, azpiegitura eta bizi kalitate aukera berdinak edukitzea: herri txikietako telekomunikazio sareen zerbitzuen garapena eta ezarpena sustatzea, biztanleen bizitza kalitatea hobetzea, eta jarduera ekonomikoak eta hezkuntza eta aisialdi jarduerak garatzeko behar diren baldintzak sortzea …
Lurralde Oreka Departamentuaren helburua da Gipuzkoako lurralde oreka sustatzea, lurralde sistema deszentralizatu baten bidez, eta landa ingurunearen eta hiri ingurunearen arteko lankidetzaren bidez. Egituretan ahulagoak diren landa udalerriak indartzea, eta hango biztanleen bizi eta lan baldintzak eta ingurune garatuagoetako biztanleenak bat etor daitezen sustatzea.
Departamentuak udalekin eta landa garapeneko elkarteekin Lurralde Orekako estrategiak eta programak prestatu eta partekatzen ditu, hala nola tokiko ekimen berritzaileak bultzatu eta babestu.
"Raptor Research Foundation" zientzia aldizkariak Aldundiak basoaren kudeaketa eta espeziearen kontserbazioa bateratzeko burututako jarduerei buruzko artikulu bat jasotzen du
Sektorea ezagutzen duten 35 adituek beren ikuspegia aurkeztuko dute, eta hainbat esperientzia partekatuko dituzte, arlo horretan lurraldeak etorkizunean izango dituen erronkei aurre egiteko.
Babes hitzarmen bat sinatu du aurten LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa talde profesionalarekin; Eider Mendoza diputatu nagusiak nabarmendu du bi erakundeak balio nagusietan bat datozela.